2012-01-30

MUNDUAREN DESOREKA

Gai honetan, beste gauza batzuen artean, munduko lurralde bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak, ohiturak eta desoreka aztertzen ari gara.

Diapositiba hauek arretaz ikusiz gero harrituta geratuko zara. Pentsatu eta idatzi ondorioak iruzkinetan.

2012-01-26

HAINBAT KULTURA MUNDUAN

Giza-espezie bakarra eta hainbat kultura munduan.

Jarduera honetarako, National Geographicek bere webgunean eskaintzen dituen bi dokumental labur jarri ditugu.
Dokumentalak ikusi eta gero, "dokumental gidoia" izeneko txantiloia zabalduko dugu. Denon artean, fitxa betetzen saiatuko gara.

Tahilandiako "Jirafa andereak" izenez ezagutzen direnei buruzko dokumentala.


Mongolian, zaldi-gainean bizi direnei buruzko dokumentala: Horsemen - Mongolia

2012-01-16

ATLAS ETA HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOAK

Atlas eta hiztegi entziklopedikoak erabiltzen jakiteko eta trebatzeko jarduera da hau, hainbat gauzaren berri zehatza izateko informazio-iturri egokiak dira eta.
Hiri jakin batzuen datuak bilatu behar dituzue, baina guk, irakasleak, ez dizkizuegu emango hirien izenak, estatuenak baizik. Beraz, egin beharko dugun lehenengo gauza estatu horien hiriburuak bilatzea izango da.
Informazioa aurkitzeko behar ditugun iturriak hor behean agertzen dira: atlas elektronikoa eta hiztegi entziklopedikoak.
Datuak jasotzeko, txantiloi bat jarri dugu ikasle karpetan.

2012-01-14

2012-01-11

MATEMATIKA LANTZEN


Hurrengo loturan agertzen diren ariketek gelan lantutakoa birpasatzeko balio dute.
ANIMO!!!!

2012-01-10

ABERASTASUNAREN BANAKETA

Oporren ondoren landuko dugun gaia "Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona" izango da. Herrialde aberatsak eta herrialde txiroak izango ditugu hizpide, besteak beste.
Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.