2012-12-22

EUROPA - 6.MAILA B

Bigarren gaia bukatu da eta aurreko sarreretan komentatu dugun bezala, gure ikasleek Europako estatu bati buruz aurkezpen bat egin behar izan dute. Lanak eginda daude eta horietan ikusten den bezala asko saiatu dira eta pilo bat ikasi dute. Trebetasun handia erakutsi dute Interneta erabiltzen, informazioa jasotzen, argazki egokiak aurkitzen, Calc-ekin klimograma egiten eta baita Impress programa erabiltzen ere.

Como hemos comentamos en entradas anteriores, nuestas/os alumnas/os han realizado una presentación sobre un estado europeo. Los trabajos ya están finalizados y como puede verse se han esforzado mucho y también han aprendido bastante. Han mostrado habilidad a la hora de encontrar información en Internet, de buscar las fotografías adecuadas, de realizar el climograma en Calc y por supusto de manejar el programa Impress. 




















2012-12-21

GABONAK

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!






Jaialdiko argazkiak Webgunean daude.

Las fotos de la fiesta del Olentzero están en la Web de la ikastola.



2012-12-17

KLIMOGRAMA

Proiektuko azken pausoa klimograma egitea da. Bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batez besteko prezipitazioak eta tenperaturak.

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/

Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.

2012-12-15

ZADORRAREN IBILBIDEA - 6.B


Gasteizko udaletxeak antolatutako ekimenen artean, Zadorra ibaiaren ibilaldian parte hartu dugu 6.Bkoek oraingo honetan. Egun osoko irtenaldia izan da eta ondo aprobetxatu dugu gainera, eguraldia lagun. Helburuak: ibaiaren alderdi naturala ezagutzea, hiriarekin duen harremanaz ohartzea eta uraren erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea. Ibilbidean hainbat leku bisitatu ditugu: Ulibarriko presa, Gamarra, Abetxuko eta Astegieta, eta gure ibaiak hiriarentzat duen garrantziaz hitz egin digute begiraleek.
Benetan, probetxuzko irtenaldia iruditu zaigu, denbora laburrean asko ikasteko aukera ematen duena.

Dentro de las actividades medioambientales organizadas por el Ayuntamiento, los de 6.B hemos tomado parte en el itinerario del Zadorra. Día completo siguiendo la ruta del río y pasando por la presa de Ulibarri, Gamarra, Abetxuko y Astegieta. Entre los objetivos, conocer los aspectos naturales del río, establecer su relación con la ciudad y sensibilizar sobre el consumo del agua.
Una actividad muy interesante y que da mucho de sí. Hemos aprendido mucho en poco tiempo. ¿Qué más se puede pedir?

2012-12-05

ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK

1. - Txapela
2. - Sokatira
3. - Frontoia
4. - Gurdia
5. - Trainerua
6. - Aizkora
7. - Zerra

2012-12-04

EUROPAKO KLIMAK

Eskema honetan Europako klimak, sinboloz lagunduta, agertzen dira

.

2012-12-02

7.ASMAKIZUNA

HORTZAK DITU ZORROTZAK
HORTZIKARI LUZEAK,
HORTZAK DITU HOTZAK
BAINA LANGILEAK.

2012-12-01

6. ASMAKIZUNA

MENDIAN ZALAPARTATSU
ETA EGURRAREN DEABRU,
ETXEAN DESKANTSU, PAKETSU.
NOR NAIZ NI?

2012-11-30

EUSKARAREN ASTEA: HITZAPASA JOKOAK




5. ASMAKIZUNA

ITSASOAN DABIL
IGERIAN JAKIN BARIK,
LEHORREAN ALDIZ,
EZIN DA IBILI.

2012-11-29

4. ASMAKIZUNA

BI BESO LUZE DITUEN
EGURREZKO KUTXA;
KUTXA BARRUAN LASTOA,
KUTXA AURREAN ASTOA.
HAU EZ BADAKIZU, ASTOA ZEU!

2012-11-28

3. ASMAKIZUNA

PILOTA GUZTIEK
AURPEGIAN JOTZEN NAUTE;
BAINA NIK MINIK EZ, HARRIZKOA NAIZENEZ.

2012-11-27

2. ASMAKIZUNA

BI TALDE ELKARREN AURKA,
BI TALDE INDARREZ TIRAKA,
BI TALDEEN ARTEAN SOKA
MINAREN MINEZ OIHUKA.

2012-11-26

1. ASMAKIZUNA

GAUA BEZAIN BELTZA,
TXAPELDUNAREN ESTALKIA
ETA EZ DA ATERKIA.

2012-11-23

ARTIUM MUSEOAN

Aurten ere, Artium Museoak antolaturiko bisita eta tailerretan parte hartu dugu. Hiru saio izan dira, bi ikastolan eta bat museoan. Oraingoan, "Bildumak" izan da landu dugun gaia Ana begiralearen laguntzaz.  
Un año más hemos participado en la visita y taller que organiza el Museo Artium. Han sido tres sesiones, dos en la ikastola y una visita y taller en el museo. El tema escogido para esta ocasión ha sido "Las colecciones". Hemos realizado un trabajo verdaderamente interesante.

2012-11-22

EUSKARAREN ASTEA ETA 2. ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
 Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: HERRI KIROLAK
5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a, asteartea, 21:00etan izango da.
7. Irabazleen izenak asteazkenean, abenduaren 5, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria sorpresa bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!
ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA

UDALAREN JARDUERAK

Aste honetan Eskolako bide hezkuntzari eta suteen kontrako prebentzioari buruzko programan parte hartu dugu. Trafikoari eta bide segurtasunari buruz jarrera eta balio egokiak sustatu, eta arriskuak saihestea da programa honen helburua, baita etxean suterik izanez gero segurtasunarekin lotutako jokabideak ikastea ere.

2012-11-15

ABENTURA- IPUINAK. 6.A

Lehenego unitatea amaitzeko abentura ipuinak idatzi ditugu.
Ingurune arloan ikasitako gairen bat txertatu dugu, sumendiak, lurraren geruzak...
Irudimena martxan jarri ondoren ... hona hemen emaitzak zuen gozamenerako.
6. B-koenak Wikian  irakurri ahal izango dituzue.

Para finalizar la 1ª  unidad hemos escrito cuentos de aventuras.
En ellos aparece alguno de los contenidos que hemos aprendido en el área de " Ingurunea "
¡He aquí el resultado! esperamos que disfrutéis leyéndolos.
Los cuentos de 6º B los podéis leer en la Wiki.


2012-11-13

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

2012-11-12

ARANBERRI 1.ALEA

Hona hemen 3.zikloko ikasleek "Kazetaritza-tailerrean" egin duten ikastolako aldizkaria.

2012-11-09

GURE ESKULTUREN ERAKUSKETA

Gaztelaniako klasean katalogo hau prestatu dugu.
Eskulturak egin ondoren, artista bakoitzaren biografia eta lana egiteko era idatzi dugu.
Lan handia benetan, baina merezi izan du!
Datorren astean Ikastolako guztiak gonbidatuko ditugu ikustera.
Gurasoentzat ere aretoa zabalik egongo da astelehenean,  hilak 19, arratsaldeko 5etatik 6etara. Animatu eta etorri !

En clase de Lengua Castellana hemos creado unas esculturas. 
Aquí tenéis el catálogo de las biografías de los/as artistas y también podéis ver cómo han realizado sus obras.
El trabajo ha sido largo, pero ¡ha merecido la pena!
La próxima semana las  expondremos, tenemos intención de invitar a toda la Ikastola.
Aviso a los padres y madres: la exposición estará abierta para vosotros/as el lunes, día 19, de 5 a 6 de la tarde.




2012-11-01

2012-10-30

2.GAIA: EUROPA

Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA!
Beraz, datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2012-10-26

LURRA

Elhuyarreko jolas honekin Lur Planeta hobeto ezagutzeaz gain, hainbat kulturatan izan dituzten munduaren ideiak ere ezagutuko dituzue.

LURRA

2012-10-24

ESKALADA IKASTAROA

Hiru egunetako eskalada ikastaroa jaso dugu: "Eskaladaren hastapena"
Jolas eta ariketen bidez hainbat teknika eta materiala ezagutu dugu. Gure artean eskalatzaile bikainak daude! Denok primeran ibili gara, ahal izanez gero errepikatuko genuke!

2012-10-23

BINGO MATEMATIKOA


Bingo Matematiko hau berezia da; kartoietan ez daude zenbaki osoak, hamartarrak, zatikiak, denbora, luzera, pisu eta edukiera unitateak baizik. Kartoi bakoitzaren azpian adieraziko dizu zer egin behar duzun (idatzi dagokion zenbaki hamartarra, idatzi dagokion zatikia, zenbat segundu dira, zenbat cm dira, zenbat gramo dira, zenbat cl dira eta abar).
Ariketa hauek egiterakoan zailtasunak badituzu, ez ahaztu taula idazteak lagunduko dizula, matematika lantzerakoan orri zahar bat alboan izatea ideia ona baita. Ekin ba lanari!
     BINGO MATEMATIKOA

2012-10-19

LAGUNEN ARTEKO ERRESPETUA

Sarritan gure akats, hutsune eta ezintasunaz ez gara jabetzen; hala ere,  besteenetaz laster jabetzen gara.
Gustuko al duzu norbaitek zutaz farre egitea? Beraz, besteek ere gustuko izango ote dute?
Bideo hauetan besteez farre egitea ez dela komeni ikusiko duzue, eta, egitekotan, farre egiten duen azkena izatea hobe ez ote den...
Ea ba, ikusi eta hausnartu.


ERAGILE GEOLOGIKOAK



Eragile geologikoen eskema ikusi nahi baduzue klikatu HEMEN.

BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK

Lurraren itxuraldaketak sortzen dituzten eragileen artean bizidunak ditugu; eta, hauen artean, nagusiena, gizakia. Lehenengo bideoan (gazteleraz), mehatzetan erabiltzen den tresneria ikusi dezakezue (bideoa luzea da; 5 minutu ikustearekin nahikoa duzu). Bigarrenean (euskaraz), gizakiaren eragin nagusienetako bat aurkituko duzue: hirigintza; bertan, Gasteiz hiria airetik ikusi dezakezue. Hirugarrenean, mehatzaritzaren ondorioz sortutako munduko zulorik handienetakoa azaltzen da. Laugarrenean, satelite bidezko irudiez bideak eta bidegurutzeak ikusiko dituzue. Eta, azkenean, hain eragile handia ez bada ere, satorraren lanaz gozatu dezakezue. Aurrera!

2012-10-17

GLAZIARRAK




Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago.

2012-10-15

HAIZEA ETA ITSASOA


Kanpoko eragile geologikoak HAIZEA eta ITSASOA. ANIMAZIOA ikusi.

2012-10-11

DECIMAL SORT

Ordenatu lorearen petaloak txikitik handira.

2012-10-05

ZUHATZAN


Zuhatzan eman ditugun hiru egun hauetan primeran pasatu dugu. Eguraldi bikaina izan dugu eta ur kirol guztiak probatu ditugu: pedaloiak, optimis, surfa, piraguak eta arrauna. Lehorreko jolasak ere izan ditugu eta gaubela ederrak.
Iruzkinetan agertzen dira gure bizipenak.
Hona hemen argazkiak.
Durante los tres días que hemos pasado en la isla de Zuhatza hemos disfrutado a tope de las actividades acuáticas: remo, optimis, piragua, pedalones y surf.;  así como de otras actividades y juegos en tierra. El tiempo ha acompañado y lo hemos aprovechado.
En los comentarios aparecen nuestras experiencias.
Aquí os dejamos las fotos.

SUMENDIAK


Egin behar duzuena:
Animazioan agertzen den sumendi bati buruzko lan bat egin behar duzue, binaka gure Wikian. Egokituko zaizuen sumendiari buruz, datuak eta informazioa bilatu eta azaldu beharko duzue txosten idatzi batean:
Sumendiaren datuak: izena, kokapena, garaiera, sumendi-mota eta argazki bat.
Bestelako informazioa: jarduera bolkanikoa (erupzio garrantzitsuenak noiz), haietan eragindako hondamendiei buruzko informazioa (hildako kopurua, kaltetutako lurraldearen hedapena...).


2012-09-27

LURRAREN ITXURALDAKETA


Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen egin hemengo GALDETEGIA.

Saiatu behin eta berriz galdera guztiak asmatu arte!!!

2012-09-24

MULTIPLOAK

Aukera ezazu zenbaki bat eta bere multiploa daramaten mamuak harrapa itzazu. Ea 100 puntuetara iristen zaren.

2012-09-23

LURRAREN GERUZAK

Lurraren geruzak aztertzerakoan azalpenak hiru hizkuntzatan aurkituko dituzu: euskara, ingelesa eta gaztelera. Ea lagungarria suertatzen zaizun prozesu hau ulertzeko. Saiatu!


Lurraren barne-egitura erakusten duen ANIMAZIOA eta GALDETEGIA 

2012-09-20

ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?


Honezkero entzuna izango dugu, ozono-geruzari zerbait gertatzen zaiola. Atmosfera eta haren geruzak aztertzen ari garenez, arazo larri horri buruzko ikerketa-lan bat egingo dugu.
Ozono-geruzarekin zer gertatzen ari den ikertu behar da eta, ahal den neurrian, arazoa zuzentzeko eta bideratzeko proposamenak egin. Zereginei buruzko xehetasunak behean ageri den Interneteko estekan daude:
ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?

Gogoratu, erantzunak irakasleari bidali behar dizkiozuela, posta elektronikoz.

2012-09-13

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2012-09-12

IKASTOLAKO ALDIZKARIA

Aurten 3. zikloan tailer berri bat izango dugu: KAZETARITZA
Bertan daudenek ikastolako aldizkaria egingo dute eta ikastolako ikasle, irakasle eta guraso guztiei banatuko diegu. Baina badugu arazo bat, ez dakigu zein izen jarri aldizkariari eta horretarako zuen laguntza behar dugu.
Zuen proposamenak sarrera honen iruzkinetan idatz ditzakezue eta jarri zuen izena.
Irabazlea saritua izango da.

2012-09-10

BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lur planeta etengabe aldatzen ari dela ikusiko dugu 1. unitate honetan. Lurrazalean izan diren aldaketez ohartuko gara, aldaketa horien eragileak zein diren identifikatuko ditugu, eta hori guztia nola gertatu den aztertuko dugu.
Etengabeko aldaketa horiez zer dakigun gogorarazteko ikus-entzunezko animazioak jarri ditugu:
Unibertsoaren sorrera-prozesua, uraren sorrera-prozesua eta biziaren sorrera-prozesua.

UNIBERTSOAREN SORRERA:


Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

URAREN SORRERA:


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

BIZITZAREN SORRERA:


Bizitzaren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA  arretaz ikusi eta gero, egiten diren  GALDEREI erantzuten saiatuko gara.


2012-09-04

ONGI ETORRI 6. MAILARA


Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.



Animoz beterik etorri!  Ikastola zain duzue!

Karmele eta Mertxe

2012-06-23

AZKEN EGUNEKO BIDEOA

Bideo honetan atzoko 5. mailakoen emanaldia agertzen da.
Abestien musika ezaguna da, baina letra ikasleek asmatu dute. Arretaz entzuten baduzue, konturatuko zarete zein bertsolari onak diren.

2012-06-22

AZKEN EGUNA

 Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

 Aurten "Oporretako koadernoa" egiteaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta badakizue zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure Wikian. Horrela denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea, ... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!

2012-06-20

KURTSOKO AZKEN TXANGOA

Gaur, ekainak 20, kurtsoko azken txangoa egin dugu. Donostiako Kutxaespaziora joan gara. Hantxe Planetariuma eta zientzia museoa bisitatu ditugu. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk.

Hoy, 20 de junio, hemos realizado la última excursión del curso. Hemos estado en Kutxaespacio de Donostia. Después de ver una proyección en el Planetario, hemos visitado el museo de la ciencia. He aquí algunas fotos.

2012-06-14

LANDAREEN ANIMAZIOA

Txanelan landareen inguruan ikusitakoa birpasatzeko ariketa aproposak aurkituko dituzu hemen. Klikatu irudian eta aurrera.




ANIMALIEN ANIMAZIOA


Irudian klikatuz animaliei buruzko informazioa entzun eta ikusiko duzu, eta hainbat ariketa egiteko aukera ere izango duzu.

2012-06-11

FOTOSINTESIA

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA. Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko. Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu modu dibertigarriago batez.

LANDAREEN NUTRIZIOA


Klikatu irudian eskema ikusteko eta deskargatu ahal izateko.

2012-06-07

MENDIXURKO PARKEA

Mendixurko parkean zehar egin dugun ibilalditxoari esker EKOSISTEMAK zer diren hobeto ulertu dugu.
Hiru ekosistema mota aztertu ditugu: ibar-basoa, hezegunea eta ur-lamina.


 
El paseo que hemos dado a través del parque de Mendixur nos ha servido para comprender mejor qué es un ecosistema. Hemos tenido la oportunidad de analizar tres tipos: bosque, humedal y agua (pantano).

2012-06-01

ANIMALIEN SAILKAPENA

 Klikatu irudiaren gainean handiago ikusteko




2012-05-31

ONDDOAK

ONDDOAK LANEAN

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2012-05-29

MUTUALISMOA

Bideo honetan Mutualismoaren adibide batzuk ikus ditzakezu. MUTUALISMOA lankidetzan oinarritutako harremana da: bi partaideek onurak jasotzen dituzte eta inor ez da kalteturik suertatzen... Bueno...bideo honen amaieran bada kaltetua ateratzen den norbait...

ANIMALIEN ARTEKO HARREMANAK


Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.

2012-05-24

EKOSISTEMAK


Gai berriarekin hasi gara: "NATURAREKIN BAT IZAN ETA HARREMANETAN SARTZEA". Girotzeko hemen agertzen den ariketa egingo dugu:

2012-05-18

GORBEIA PARKEA

Egindako bisita honetan Gorbeia inguruko ekosistema aztertu dugu. Hasieran, parketxean, erakusketaren laguntzaz, naturaren elementu desberdinak ezagutu eta identifikatu ditugu. Hamaiketakoaren ondoren, ibilalditxo egitera joan gara zuzeneko behaketa egin eta aztarnak ikustera. Bazkalordua iritsi zaigu konturatu gabe. Bapo jan eta gero, jolasteko denbora  izan dugu autobusa hartu aurretik.

En esta visita hemos tenido oportunidad de analizar el ecosistema de los alrededores del Gorbea. Hemos comenzado en la casa del parque, con la ayuda de la exposición  y mediante fichas hemos identificado diferentes elementos naturales. Después del almuerzo hemos hecho un recorrido para observar los árboles y el hábitat de los animales. Para cuando nos hemos dado cuenta ya era la hora de comer.También hemos tenido un rato para jugar antes de coger el autobús de vuelta a la Ikastola.

2012-05-10

GASTEIZKO UDALA

Gure hiria hobeto ezagutzeko, Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu duen Udala izeneko ibilbidean parte hartu dugu.
Gasteizko udalak bere zereginetarako dituen hainbat eraikin ikusi ditugu, historia pixka bat ikasi eta Plaza Berrian dagoen Udaletxea bisitatu dugu. Hantxe osoko bilkura egin dugu, gure artean aukeratutako alkatearekin eta gure proposamenei eta arazoei irtenbidea eman nahian.


Para conocer mejor nuestra ciudad hemos participado en un programa organizado por El Departamento Municipal de Educación denominado El Ayuntamiento. Hemos visitado varios lugares en los que el ayuntamiento de Gasteiz tiene sus oficinas y demás servicios. También, en la sala de Plenos, hemos hecho una reunión simulando las reuniones del alcalde/sa y concejales/as.

2012-04-26

BERTSOLARITZA


Gaur Angel Ganivet ikastetxera joan gara eta hango ikasleekin bertso trukaketa egin dugu.
Oso saio interesgarria izan da. Beste gauzen artean, guk 2 ipuin bertsotan egin ditugu.

 Hoy hemos ido al centro Angel Ganivet para hacer una actividad de bertsolaritza. Ha sido muy interesante ver y escuchar los trabajos realizados en ambos centros. Nosotros/as entre otras actividades hemos preparado dos cuentos.

2012-04-23

LIBURUAREN EGUNA



ASMAKIZUN IRAULTZAILEA: BOOK

Invento revolucionario: el nuevo dispositivo de conocimiento bio-óptico organizado, de nombre comercial BOOK.

2012-04-19

IKUSMENA


Liburuko jarduerak egitearekin batera, gure ikusmen-organoa nolakoa den eta nola ikusten dugun hobeto ulertzeko, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta prozesua ondo aztertuko dugu (galdera-erantzunak).

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2012-04-18

ADITZAK

Badakigu ADITZEK esaldiaren ekintza azaltzen dutela,
hau da, gertatzen dena. Baina, badakizue bere tokian jartzen?
Ea ondo ateratzen zaizuen!
Euskal aditzak birpasatzeko sartu:HEMEN.