2012-11-22

EUSKARAREN ASTEA ETA 2. ASMAKIZUN LEHIAKETA


Euskararen Astean murgilduko gara berriro eta asmakizun lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
 Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin: HERRI KIROLAK
5. Irabazlea asmakizun gehien asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 4a, asteartea, 21:00etan izango da.
7. Irabazleen izenak asteazkenean, abenduaren 5, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria sorpresa bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!
ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik parte hartuko dut, aurreko urtean bezala. Berdin zait irabazi ala ez, baina ondo pasatuko dut.

Joseba Pacios 6.A

Anónimo dijo...

Adoz nago zurekin Joseba, nik berdina egingo dut.





Alaitz 6.A

Anónimo dijo...

Ni ere parte artuko dut baina asteleheneko asmakizuna zaia da.Ondo pastuko dugu bueno agur.

Iraide 6.A

Anónimo dijo...

Nik ere parte hartuko dut baina asteleheneko asmakizuna zaila da.Ondo pasatuko dugu bueno agur.

Iraide 6.A