2013-05-19

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Irudiaren jatorria: http://www.elcorreo.com/alava/multimedia/fotos/ultimos/120724-olimpiada-matematica-alava-0.html


Atzo Arabako III. Olinpiada Matematikoan parte hartu genuen. Gure 6. mailako ordezkariek, Saioak, Josebak eta Alexek primeran pasa zuten.
Larunbatean, goizeko 9:30etan izan zen azken fasea. Lehenego, banakako proba izan zuten eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin zuten ahalegin handia. Mila esker!

2013-05-16

EKOSISTEMA


Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan.
Girotzeko hasiko gara hemen agertzen den ariketa egiten:
EKOSISTEMAK

2013-05-13

PENTSATU PISUA

PENTSATU PISUA: GAUZA BAKOITZAREN PISUA ASMATU
Pisua Pentsatu delako programa honek emandako datuekin gauza bakoitzaren pisua kalkulatu beharko duzu.
 Ekin ba lanari!