2011-11-30

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterraneo isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzuetan agorraldiak izaten dituzte.

2011-11-29

ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK


1. IBILTARIA

2. MUNDAKA

3. ALBOKA

4. IRUÑEKO SAN FERMINAK


5. BARDEAK

6. DONIBANE GARAZI

7. ZUBEROAKO TXIRULA


2011-11-27

7. ASMAKIZUNA

Musika tresna hau egurrezkoa da eta 3 zulo ditu, bi aurrealdean eta bat atzealdean, txistua bezala.
Txistua baino laburragoa da. 25 cm ingurukoa  da eta soinu zorrotzagoa du.
Gaur egun, Zuberoako festa eta dantzaldi guztietan jotzen da.
Ttun-ttunaz edo atabalaz jotzen da.
Zein da musika tresna hori?

2011-11-26

6. ASMAKIZUNA

Hiri txikia bezain polita.
Errobi ibaia pasatzen da hiri erditik eta harrizko zubi bat dago ibaia zeharkatzeko.
Hirian gaztelu zaharrak daude.
Jende asko joaten da turismoa egin nahian.

2011-11-25

5. ASMAKIZUNA

Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dagoen basamortu zabala da.
Hemen oso egun gutxitan egiten du euria eta botatzen duenean, zaparrada galantak izan ohi dira.
Uda oso beroak eta negu hotzak izaten dira bertan.
Pasaia harrigarriak daude.
Bertan animaliak ez dira oso ugariak: sugandilak, sugeak…
Zein da basamortu horren izena?

2011-11-24

4. ASMAKIZUNA

Euskal herriko hiri bateko festa ospetsuak dira.
Uztailaren 6an txupinazoarekin hasten dira eta urtero jende asko joaten da ondo pasatzeko asmoz.
Festa hauetan, jendeari gehien gustatzen zaiona entzierroa da.
Goiz-goizean, zezenak euren lo-lekutik zezen plazaraino eramaten dira. Jendeak ibilbide hau korrika egiten du zezenen ondoan.
Nongo jaiak dira?, Nola dute izena?

2011-11-23

EUSKARAREN ASTEA: HITZAPASA JOKOAK




3. ASMAKIZUNA

Euskal musika  tresna tradizionala da, haize instrumentua da. Izena arabieratik dator. Klarinetearen bikoitza da.
 Arratiako baserritarrek jotzen zuten ardiak eta behiak zaintzen zuten bitartean.
Zein da musika tresna hori?

2011-11-22

2. ASMAKIZUNA

Mundu osoko surf-laririk onenak joaten dira hara bertako ezkerreko olatuaren gainean ibiltzera .
Urtean behin, urrian, han ospatzen da Billabong Pro txapelketa .
Zein da leku hori?

2011-11-21

EUSKARAREN ASTEKO ABESTIA: KARAOKEA

1. ASMAKIZUNA

Gasteizko Dato kalean  kokatuta dagoen eskultura da.
Gizon bat da eta biluzik  dagoela dirudi. Lasai ibiltzen ari dela ematen du. Hortik datorkio izena.
Oso altua da eta umeek bere hanken artean jolasten dute.
Inauterietan  eta beste festetan Gasteizko biztanleek  mozorratu egiten dute.
Zein da eskultura horren izena?

2011-11-18

ASMAKIZUN LEHIAKETA

Euskararen Astean murgilduko gara eta burutazio bat izan dugu. Datorren astelehenean hasita eta igandea arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean.
Hona hemen arauak:
1. Zazpi asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta igandean  azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin.
5. Irabazlea asmakizun guztiak asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 5. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna azaroaren 28a, astelehena, 21:00etan izango da.
7. Irabazleen izenak asteartean, azaroak 29, jakinaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria liburu bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

2011-11-16

NUESTRA REVISTA GALÁCTICA

Hona hemen 5. mailako ikasleek egin dituzten espazioari buruzko aldizkariak. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

2011-11-15

ZENBAKI ERROMATARRAK



Hona hemen zenbaki erromatarrak lantzeko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, eta klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliagarriak izango zaizkizu.






Eta egin dituzun ariketak zuzendu nahi badituzue sartu ZENBAKIEN BIHURGAILUAN.

2011-11-09

WEBQUEST


"Euskal Herria" gaia era ezberdin batean landuko dugu. Liburua erabiliz gain, prestatu dugun WEBQUEST-aren bidez ekingo diogu lanari.

2011-11-08

EUSKAL HERRIA

Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.
Hemos empezado ya con el segundo tema de Txanela: Euskal Herria. Para empezar, vamos a dar un pequeño paseo por sus paisajes más impresionantes.

2011-11-07

UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK

1.unitatearekin amaitzeko gaiari lotutako eskulan bat egin dugu. Taldeka jarrita eta hainbat material erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue.

Para terminar con el primer tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.

2011-11-06

5.MAILA A-KOEN IPUINAK

Lehenengo mailakoak gonbidatu ditugu gure ipuinak entzutera eta oso gustura egon dira.
Les hemos invitado a los/as alumnos/as de 1º a escuchar nuestros cuentos y ha sido muy bonito.