2013-01-27

ARNAS APARATUA - BIDEOA ETA ARIKETAK













Irudian klikatuz arnas aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2013-01-25

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Aurten ere  Arabako 3. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu eta logika ariketa hauekin hasiko da gure entrenamendua:




2013-01-24

TXIRULA MAGIKOA

Ahotsa da kantarien musika-tresna nagusia, eta ahotsaren ahalmen adierazkorrei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira, hurrengo bideoetan ikus daitekeen bezala. Mozarten Txirula Magikoa, munstroez, printzesez, printzeez, pertsonaia maltzurrez eta magiaz beteta dagoen opera da. Zati batzuk klasean entzun ditugu, baina bideo hauen bidez entzuteaz gain ikusteko ere aukera izango dugu:

2013-01-21

AHOSKERA-AZENTUA-INTONAZIOA



Hauxe da aittu.com webgunearen asmoa:
ahozko hizkuntzaren onerako, hainbat material zure eskura jartzea.

2013-01-18

HITZ GURUTZATUAK

Bakoitzak prestatu duen arnas aparatuari buruzko "Hitz gurutzatuak" ekintza egiteko Interneteko baliabide hau erabiliko dugu:
CROSSWORD PUZZLES

2013-01-17

AHOTS KORDAK

Ahots korden eta laringearen funtzionamenduaz hitz egiten ibili gara gelan.
Bideo honetan Aerosmith taldeko abeslariaren ahots kordak ikusiko ditugu jo ta ke lanean. Horrelako oihuak botata ... normala izorratzea!

2013-01-16

LOS HERRAN INSTITUTUA

Gaur Los Herran institutuan izan gara. Hasteko, emanaldi bat prestatu dute non denok parte hartu dugun, guk Gogoak abestia kantatu dugu eta behean agertzen diren bertsoak bota ditugu. Arantzabelako ikasle-ohi batzuekin egon gara eta institutuko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute. Bukatzeko txokolate beroa hartu dugu. Oso ondo hartu gaituzte eta beste ikastetxeko ikasleak ezagutzeko aukera izan dugu.

Hoy hemos estado de visita en el instituto Los Herrán. Hemos participado en una actuación, nosotros/as hemos cantado la canción Gogoak y hemos preparado unos versos,a continuación hemos estado con algunos/as exalumnos/as, después nos han enseñado las instalaciones más interesantes y finalmente nos han ofrecido chocolate caliente. Nos han recibido estupendamente y hemos tenido oportunidad de conocer a los/as alumnos/as de otros centros.
Orain 6.mailan
bagaude pakean
baina urduri xamar
hona etortzean
zaila egingo zaigu
hastea lanean
hemen egongo gara
datorren urtean.

Laster izango dugu
kezka ta hasperen
azterketa gehiegi
egongo ote den
orain institutuan
ikastolan lehen
han handienak ginen
txikienak hemen.

Lehendik jende ugari
badugu ezagun
denbora asko dugu
beraiekin jardun
bederatzi urtetan
gu elkarren lagun
ea hemen berriak
egiten ditugun.

2013-01-14

TABAKORIK? EZ, ESKERRIK ASKO

Arnas aparatua ikasi dugu eta hau zaintzeko zer  EZ den egin behar bideo honetan ikus dezakezu.
Gogorra da, bai, baina ez du gezurrik esaten. Zeuk erabaki.

2013-01-11

ARNAS APARATUA

Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu;hasteko arnas aparatua aztertuko dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue:

ANIMAZIOA

GALDETEGIA

2013-01-08

GIZA GORPUTZA



 3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusiko dugu. Hona hemen giza gorputza osatzen duten hainbat aparatu eta sistema lantzeko kontzeptu-mapa:


2013-01-07

ZENBAKI ERROMATARRAK

Ai ene!
Zenbat buruhauste ematen dizkiguten zenbaki erromatarrek!
Klasean landutakoa etxean praktikatu nahi baduzue, sartu ondoko jokoetan:




Eta egin dituzun ariketak zuzendu nahi badituzue sartu