2013-01-16

LOS HERRAN INSTITUTUA

Gaur Los Herran institutuan izan gara. Hasteko, emanaldi bat prestatu dute non denok parte hartu dugun, guk Gogoak abestia kantatu dugu eta behean agertzen diren bertsoak bota ditugu. Arantzabelako ikasle-ohi batzuekin egon gara eta institutuko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute. Bukatzeko txokolate beroa hartu dugu. Oso ondo hartu gaituzte eta beste ikastetxeko ikasleak ezagutzeko aukera izan dugu.

Hoy hemos estado de visita en el instituto Los Herrán. Hemos participado en una actuación, nosotros/as hemos cantado la canción Gogoak y hemos preparado unos versos,a continuación hemos estado con algunos/as exalumnos/as, después nos han enseñado las instalaciones más interesantes y finalmente nos han ofrecido chocolate caliente. Nos han recibido estupendamente y hemos tenido oportunidad de conocer a los/as alumnos/as de otros centros.
Orain 6.mailan
bagaude pakean
baina urduri xamar
hona etortzean
zaila egingo zaigu
hastea lanean
hemen egongo gara
datorren urtean.

Laster izango dugu
kezka ta hasperen
azterketa gehiegi
egongo ote den
orain institutuan
ikastolan lehen
han handienak ginen
txikienak hemen.

Lehendik jende ugari
badugu ezagun
denbora asko dugu
beraiekin jardun
bederatzi urtetan
gu elkarren lagun
ea hemen berriak
egiten ditugun.

No hay comentarios: