2013-02-28

MAKINAK

Ariketa hauekin makina kontzeptua hobeto ulertuko duzue.
Hasi lanean eta ondo pasa!!!

INDUSTRIA IRAULTZA

2013-02-27

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA

Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.
Neolitoari buruzko bideoa ikusi nahi baduzue klikatu irudian.

2013-02-25

GURE HISTORIA 2 MINUTUTAN

Eskerrik asko Beñat bideo hau bidaltzeagatik!

2013-02-20

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara. Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2013-02-18

ZADORRA 6.A

Oraingoan 6. Akoei egokitu zaigu Zadorrako ibilbidea egitea. Zadorra ibaiaren garrantziaz jabetu gara.
Urtegian izan gara, urateen ondoan, Alegria ibaiadarra ikusi dugu, ibaiaren ekosistema, uraren erabilera... eta beste gai batzuk aztertu ditugu behaketa eta jolasen bitartez.
Jarduera honen ondoren, ura eta ibaiak hobeto zaintzeko arrazoi gehiago ditugu.

Esta vez nos ha tocado a 6º A realizar la salida del Zadorra. Hemos visitado el pantano y la presa, el afluente Alegría, hemos analizado el ecosistema del río ... estos y otros temas los hemos trabajado observando y mediante juegos.
Después de esta actividad somos más conscientes de lo importante que es cuidar el agua y nuestros ríos.



2013-02-15

MATEMATIKA JOLASAK

Joku hauek benetan oso baliogarriak eta dibertigarriak dira. Poliki-poliki buruari eragiten hasiko zara eta, azkenean, ez duzu amore emango maila guztiak bukatu arte.

2013-02-13

GAIAREN LABURPENA



HEMEN ikus eta deskarga dezakezue Lukasek egin duen gai honen laburpena.
Mila esker Lukas!

JCLIC

Ariketa hauek oso interesgarriak izan daitezke landutakoa errepasatzeko, sakontzeko eta egin behar dugun azterketa hobeto prestatzeko.
Ezertan hasi aurretik jakin behar da ondorengo jarduera guzti hauek Jclic programarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan.

2013-02-10

UNIBERTSOAREN ESKALA

Klikatu irudian eta murgilduko zara eskaleen munduan!!!

2013-02-08

INAUTERIAK



Inauteriak hasten direla ospatzeko jaia antolatu dugu gaur ikastolan.
Argazkietan ikusten denez  "Herri Kirolak" izan da aurtengo gaia.
Argazki gehiago Ikastolako Webgunean daude, "Argazkiak LH" atalean.

Como comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una  fiesta en la ikastola. Como puede verse en las fotos el tema de este año ha sido "Deportes Rurales".
Si queréis ver más fotos visitad la página Web de la ikastola, están en el apartado de "Fotos EP".

NERBIO-SISTEMA

2013-02-07

GURE ESPERIENTZIA PERTSONALAK

Guztiok izan ditugu bizipen edo esperientzia bereziak. Oroitzapen horiek kontatzea gure oroimena pizkortzeko, eguneratzeko, modu bat da.
 Gureak idatzi ondoren, ikaskideei kontatu dizkiegu. 11 urte inguru besterik ez ditugu, hala ere, bizitzan gertatu zaizkigun hainbat eta hainbat pasadizo irakurri ahal izango dituzu.
Oso ondo pasatu dugu lan hau egiten, ea ba zuen gustukua den.

Todos/as hemos vivido experiencias personales. Es bueno recordarlas, ayuda a ejercitar la memoria.
Tras escribir las nuestras, las  hemos contado en clase.
Todavía no tenemos más que once años, pero durante nuestra vida nos han sucedido cosas curiosas que hemos publicado aquí.
Ha sido un trabajo divertido, esperamos que disfrutéis leyendo.

2013-02-05

ZIRKULAZIOA-ANIMAZIOA


Irudian klikatuz zirkulazio aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2013-02-04

SANTA AGEDA

Gaur arratsaldez patiora atera gara ikastolako neska eta mutil guztiak Santa Agedako koplak abestera. Ondoren, seigarren mailakoak Aranako aiton-amonen egoitzara joan gara, ohiturari jarraituz, hango jendeari abestera. Oso ondo hartu gaituzte eta, hiru aldiz abestu eta gero, askari ederra eman digute.
Argazki gehiago Arantzabelako Webgunean.

Esta tarde hemos salido al patio de la ikastola todos y todas a cantar las coplas de Santa Ageda. Después, los y las de sexto hemos ido a la Residencia Arana para cantarles, como es costumbre, a los abuelos y abuelas. Tras cantar varias coplas nos han invitado a una rica merienda.
Más fotos en la Web de Arantzabela.



2013-02-01

ZIRKULAZIO APARATUA


Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk erantzungo ditugu.