2012-09-27

LURRAREN ITXURALDAKETA


Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen egin hemengo GALDETEGIA.

Saiatu behin eta berriz galdera guztiak asmatu arte!!!

2012-09-24

MULTIPLOAK

Aukera ezazu zenbaki bat eta bere multiploa daramaten mamuak harrapa itzazu. Ea 100 puntuetara iristen zaren.

2012-09-23

LURRAREN GERUZAK

Lurraren geruzak aztertzerakoan azalpenak hiru hizkuntzatan aurkituko dituzu: euskara, ingelesa eta gaztelera. Ea lagungarria suertatzen zaizun prozesu hau ulertzeko. Saiatu!


Lurraren barne-egitura erakusten duen ANIMAZIOA eta GALDETEGIA 

2012-09-20

ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?


Honezkero entzuna izango dugu, ozono-geruzari zerbait gertatzen zaiola. Atmosfera eta haren geruzak aztertzen ari garenez, arazo larri horri buruzko ikerketa-lan bat egingo dugu.
Ozono-geruzarekin zer gertatzen ari den ikertu behar da eta, ahal den neurrian, arazoa zuzentzeko eta bideratzeko proposamenak egin. Zereginei buruzko xehetasunak behean ageri den Interneteko estekan daude:
ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?

Gogoratu, erantzunak irakasleari bidali behar dizkiozuela, posta elektronikoz.

2012-09-13

KONTINENTEEN JITOA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2012-09-12

IKASTOLAKO ALDIZKARIA

Aurten 3. zikloan tailer berri bat izango dugu: KAZETARITZA
Bertan daudenek ikastolako aldizkaria egingo dute eta ikastolako ikasle, irakasle eta guraso guztiei banatuko diegu. Baina badugu arazo bat, ez dakigu zein izen jarri aldizkariari eta horretarako zuen laguntza behar dugu.
Zuen proposamenak sarrera honen iruzkinetan idatz ditzakezue eta jarri zuen izena.
Irabazlea saritua izango da.

2012-09-10

BILAKATU ZEN BIZIGAI

Lur planeta etengabe aldatzen ari dela ikusiko dugu 1. unitate honetan. Lurrazalean izan diren aldaketez ohartuko gara, aldaketa horien eragileak zein diren identifikatuko ditugu, eta hori guztia nola gertatu den aztertuko dugu.
Etengabeko aldaketa horiez zer dakigun gogorarazteko ikus-entzunezko animazioak jarri ditugu:
Unibertsoaren sorrera-prozesua, uraren sorrera-prozesua eta biziaren sorrera-prozesua.

UNIBERTSOAREN SORRERA:


Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

URAREN SORRERA:


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

BIZITZAREN SORRERA:


Bizitzaren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA  arretaz ikusi eta gero, egiten diren  GALDEREI erantzuten saiatuko gara.


2012-09-04

ONGI ETORRI 6. MAILARA


Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.



Animoz beterik etorri!  Ikastola zain duzue!

Karmele eta Mertxe