2012-06-22

AZKEN EGUNA

 Ikasturteko azken eguneko argazkiak ikusi nahi badituzue Ikastolako Webgunean dituzue.

 Aurten "Oporretako koadernoa" egiteaz gain, beste betebehar bat ere proposatu nahi dizuegu udan egiteko. Zuen berri izan nahi dugu eta badakizue zer egin dezakezuen: argazki bat eta testu txiki bat idatzi gure Wikian. Horrela denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea, ... Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe.
Ondo pasa oporrak!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa dut aurten, baina, oporrak behar ditugu. Jaialdian oso ondo abestu dugu, eta gero klasean,... DENOK DANTZA EGITERA!!!!!!!. Dantza egiterakoan, ikaragarri ondo pasa dut Alexekin dantzatzen. Alexek oso ondo dantzatzen du, ezta?

OSO ONDO PASA OPORRAK MERTXE ETA KARMELE!!!!!!


Joseba Pacios Illera 5.A