2013-06-19

AZKEN TXANGOA - SANTA KATALINA






Kurtsoa amaitzeko Santa Katalina lorategi botanikora joan gara. Gasteiztik gertu dagoen leku zoragarri hau askorentzat ezezaguna zen. Hango bisitan "Altxorraren bila" jolastu dugu eta hainbat landare aurkitu behar izan ditugu. Bideo bat ere ikusi dugu eta  monastegiaren historia ezagutu dugu.
Bazkaldu eta gero, Trespondeko zubi luze eta polita zeharkatu ondoren, Iruña Veleiako aztarnetara hurbildu gara. Ezin izan dugu gauza handirik ikusi itxita baitago bisitarientzat, baina harresia osatzen dituzten harriak zenbatzen  pasatu dugu denbora. Zenbat dira? Guk badakigu!

No hay comentarios: